Harreman GKE ak “Alboan” elkartearen bitartez bideratuko du Ukraniara jasotako dirulaguntza

Jakingo duzu, ziur aski, Ukrainaren inbasioaren biktimei laguntzeko hainbat ekintza egiten ari direla Arrasaten, bai erbesteratuentzat, bai bertan geratzen direnentzat.


Harremanen ustez, betebehar bat da horiek guztiak kontuan hartzea, baina bereziki Ukrainan geratzen diren pertsonak; horregatik, Harremanen kontuetan  Ukrainarako  jasotako diru laguntzak bertan dauden pertsonen sufrimendua ahal den neurrian arintzera bideratuko dira. Gerra honek eragindako sufrimendua, eta gerra denek bezala ezer konpontzen ez duena.


Eta gure dohaintzak eraginkorrak izan daitezen, laguntza erakunde espezializatuen bidez gauzatzea baino hoberik ez dago.

Gure kasuan, jasotako dohaintzak kudeatzeko, HARREMANek ALBOAN GGKEan jarri du konfiantza, esperientzia duelako eta Ukrainan instalazioak dituelako basakeria hori jasaten ari diren pertsonei gertuko laguntza eskaintzeko.

ALBOAN Ukrainan lanean ari da oinarrizko laguntza ematen harrera eginez, aldi baterako ostatuan eta oinarrizko premiako ondasunetan gerraren ondorioz lekualdatutako pertsonei, bai eta Poloniarako garraio segurua antolatzen ere, etxea utzi behar izan duten pertsona guztientzat. Lviven dute laguntza etxe nagusia, eta Ukrainan zehar ere baditu instalazio gehiago.

Hauek dira  gauzatzen dituen jarduera-ildo nagusiak:

– Aterpea eta ostatua
– Elikagaiak
– Ura eta saneamendua
– Oinarrizko osasun-zerbitzuak
– Garraio segurua
– Laguntza psikologikoa
– Lege-laguntza
– Hezkuntza-laguntza

Hurrengo hilabeteetan, HARREMANek hitzaldi/bilera bat antolatuko du ALBOANeko ordezkariekin, zure dohaintzaren erabilera Ukrainan zein izan den jakin dezazun. Horrela, zehaztasun handiagoz komentatu ahal izango digute nola gauzatu den  gure laguntza Ukrainako lekualdatutako pertsonei.

Eskerrik asko laguntzeagatik. Jaso ezazu agur bero bat.

 HARREMANek kontu hauek ditu irekita:

Caja Laboral: ES23 3035 0001 50  0010042825

Kutxabank:     ES95 2095 5055 51  1061985981

– Caixa:             ES67 2100 1972 03  0200112601

Caja Rural:     ES83 3008 0253 49  2793534526

HARREMAN (Arrasateko Hirugarren Mundu taldea)

Ferrerias Kalea, 40 Bajo; 20500 Arrasate

 www.harreman.net;    info@harreman.net

 @harreman.arrasate;  HarremanONG

Quisiéramos enviarte nuestras comunicaciones por email. Es más ecológico y económico. Envíanos tu email a: info@harreman.net

Leave a comment