Kontzertu solidarioa Goikobaluren eskutik

Harreman gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, kontzertu solidarioa egingo dute egubakoitzean, otsailak 9, San Juan Bataiatzailea parrokian, 20:00etan hasita. Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza ariko dira kantuan.

Urtero moduan, helburu argia duen kontzertua izango da: “Mota guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten planetako eremuetako pertsonak ezagutaraztea eta laguntzea”. Hala adierazi dute Harremanetik: “Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu abesbatza horiei, ekarpen paregabeagatik”.

Goikobalu Izartxoak abesbatza Maialen Gonzalezen zuzendaritzapean ariko da; Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza, berriz, Txomin Maidaganek eta David Vargasek zuzenduko ditu eta Goikobalu Abesbatza, azkenik Iñaki Maidaganek.

Indian eta Mozambiken

Kontzertuaren bitartez, Harremanek gura du gehiago ezagutaraztea Indian eta Mozambiken “pertsona askori etorkizun duinagoa izaten laguntzen dieten” proiektuak. Halaber, proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte hartzera animatu gura dituzte herritarrak. “Azpimarratu nahi dugu bildutako diru guztia honako helburu horiek dituzten proiektuetara doala”.

Mozambiken, Mundukideren eskutik, nekazariekin batera lan egiten du Harremanek, hango herritarrek nekazaritza ekoizpena hobetu eta areagotu dezaten, “bizi-kalitatea pixka bat hobetzeko”.

Indian, bestetik, harrera-etxe batean, “familia oso pobreetako 200 haur baino gehiago” artatzen dituzte, eta “etorkizun duinagoa” izan dezaten, elikadura, heziketa eta osasun arreta eskaintzen diete.

Dirua, zuzenean proiektuetara

Harremanek “jarraipen zorrotza” egiten dio jasotako funtsen erabilerari, eta horiek zuzenean proiektuetara joaten direla nabarmendu dute Harremaneko kideek. “Ez dago bitartekaririk eta ez dago egitura-gasturik”, gaineratu dute. “Harremaneko kide guztiok boluntarioak gara, eta mundu justuago, jasangarriago eta solidarioago bat pertsona guztientzat lortzeko beste asmorik ez dugu. Eta gardentasunari begira, urtero egiten dugu proiektuarekin zerikusia duten alderdi guztien deskargu publiko eta zehatza”.

Uztailak 20, KORRONTZIren ikuskizun solidarioa Sarrerak:

https://mundukide.org/eu/mozambikeren-aldeko-kontzertu-solidariorako-sarrerak-erostea/

Uztailak 20an, KORRONTZI folk 🪗 eta OINKARI  dantza 🩰 taldeen eskutik KORRONTZI DANTZAN ikuskizun solidario, alai eta garaikidea dator Monterronera. Jaialdian zehar, DEBAGOIENAKO MUSIKA eta DANTZA taldeen kolaborazioaz gozatzeko aukera paregabearekin. 🎟SARRERAK: https://mundukide.org/eu/mozambikeren-aldeko-kontzertu-solidariorako-sarrerak-erostea/

ELKARTASUN EGUNA 2023

Iritsi da elkartasunaren jaia!!

Ekainak 3 larunbata Seber Altube plazan, HARREMAN GKEaren eskutik , XXIV.ELKARTASUN EGUNA ospatuko dugu!!

-GGKE-on erakusketa eta bidezko merkataritza

-IBAIARTE tonbola

eta egun guztian zehar, hainbat talderen emanaldiak!!

etzazu galdu eta zatoz gurekin ospatzera

¡¡ ya está aquí La fiesta de la solidaridad!!

el sábado día 3 en la plaza de Sebero Altube, de la mano de la ONG HARREMAN, celebraremos el XXIV ELKARTASUN EGUNA!!

-Exposición de ONGDs y comercio justo

-tombola IBAI ARTE

¡Y un día lleno de actuaciones!

¡no te lo pierdas y ven a celebrarlo con nosotr@s!

NORTE SALVAJE

Emigranteen bizipenak jasotzen dituen film hunkigarria datorren maiatzaren 2an, 19:30tan, Amaia Antzokian. Ez galdu, benetan merezi du eta!
Ondoren Zehar-Errefuxiatuekin GKEko ordezkariekin solasaldia.

Una emotiva película que recoge las vivencias de los emigrantes el próximo 2 de mayo, a las 19:30, en el Teatro Amaia. ¡No te lo pierdas, que realmente merece la pena!
A continuación charla con representantes de la ONG Zehar-Errefuxiatuak

Siria eta Turkian izandako lurrikarei laguntzeko kanpaina martxan jarri du Harreman GKEak

La ONG Harreman ha puesto en marcha la campaña para ayudar a los afectados por el terremoto de Siria y Turquía.

Naturak bere alderik suntsitzaileena erakutsi digu berriro, eta oraingoan Siriari eta Turkiari eragin dien lurrikara izugarri baten bidez izan da. Milaka dira hil diren pertsonak eta milioika ezer gabe geratu direnak. Milaka etxe eta eraikin suntsituta. Eta biktima guztien artean beti bezala, pertsona pobreenak dira kaltetuenak. Larrialdi egoera hau, zoritxarrez, asko luzatuko da denboran, beste hondamendi batzuetan gertatu den bezala.

Harreman-en ustez, betebehar morala da horien guztien SUFRIMENDUA gogoan izatea, eta, gure laguntza-filosofiarekin, “inork ezin die guztiei lagundu, baina guztiok lagun diezaiokegu norbaiti” kanpaina bat abian jarri du, dirua biltzeko eta, gure ahalbideetatik, zorigaitz lazgarri hori arintzeko.

Bildutako dirua kaltetutako eremuetan espezializatutako gure konfiantzazko eta sarritan lan egin ohi dugun GKEetako bati emango dizkiogu. Hori aztertzen ari gara gaur egun.

Ohikoa denez, Harreman-en gardentasun-konpromisoan, hartzen den erabakia hedabideen bidez jakinaraziko da, eta, ondoren, informazio-hitzaldi bat antolatuko da jasotako kolaborazioek nora bideratuak izan diren eta zertan erabili diren berri emateko.

Pertsona askok jasa dituzte lurrikararen ondorioak, eta, zoritxarrez, luzaroan sufritzen jarraituko dute. Horregatik, Harreman-ek laguntzera gonbidatzen zaituzte, “ESKU ZABAL JOKATZERA” ekarpen ekonomiko bat eginez. Horretarako Harreman-ek honako banku-kontu hauek ditu:

HARREMAN kontuak:

Laboral Kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825

Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981

Caixa: ES67 2100 1972 03 0200112601

Caja Rural: ES83 3008 0253 49 2793534526

Gogorarazi nahi dugu jasotako kolaborazioek ogasunari dagokion desgrabazioa izango dutela.

Desgrabazioa baliatu nahi dutenek Harreman-i jakinarazi behar dizkiote datu pertsonalak.

ESKERRIK ASKO KALTETUAK IZAN DIREN SUFRIMENDUA ARINTZEN LAGUNTZEAGATIK!!!!

0

Personas alcanzadas

0

Interacciones

Puntuación de distribución

Promocionar publicación

Me gusta

Comentar

Compartir

GOSPEL DOINUAK MOZANBIKEGATIK


Aba taano, gospel afrikarra eta bere pop bertsio egiten dituen 5 pertsonako talde izugarria da. Nazioarteko 11 sariren irabazleak dira. 5 disko dituzte argitaratuta eta Europako 13 herrialdetan 1500 kontzertu baino gehiago egin dituzte!

📍Arrasateko Amaia Antzokia
📆 19 azaroa 2022
⏰ 19:30 – 21:00

Sarrerak 👉 https://labur.eus/74NK5

Concierto Gospel africano de la mano de “Aba taano” grupo reconocido internacionalmente, que estará el sábado día 19 en Amaia antzokia de Arrasate a las 19:30
Entradas en: https://labur.eus/74NK5