GOIKOBALUREN EMANALDIA HARREMAN ARRASATEKO GKE-AREN ALDE ACTUACIÓN DE GOIKOBALU EN APOYO A LA ONG DE ARRASATE HARREMAN

Harremanek Debagoieneko herritar guztiak gonbidatzen zaituzte Goikobaluren laguntza ordainezinarekin urterik urte antolatzen duen kontzertura. Tarte atsegin bat biziko dugu gu guztiontzat halako ilusioz prestatzen eta eskaintzen dituzten kantak entzunez. Goikobaluko talde ezberdinek parte hartuko dute.

 

Abenduaren 17an (zapatua) izango da, 20:00etan, San Frantzisko elizan

 

ZAIN IZANGO GAITUZUE

 

Kontzertu honekin bukaera emango diegu Harremanek 2016an zehar aurrera eramandako ekintzei: Mozanbikeko proiektua Mundukideren laguntzarekin, Ankur proiektua (220 neskatilendako Indiako umezurtz-etxea), hitzaldi informatiboak, Elkartasun Eguna, familia pobreen artean pobreenetako 60 neska-mutiko babesean hartu Indian, Izaskun Murgia Elkarte lirikoarekin eta Debagoieneko artistekin lankidetzan egindako artelanen eta Ereindajaneko produktu lokalen zein Bidezko Merkataritzakoen zozketa. Harremanen helburuen artean dago bizitza duin baterako aukerak sortzea eta Bidezko Merkataritzan aktiboki parte hartzea, boluntarioen bidez bultzatzen jarraitzen dugun ekimena. Lagun ugarik eman dute izena eta elkartasun eta konpromiso eredu dira.     

 

Harreman elkartetik aukera hau baliatu gura dugu laguntza ematen diguzuen guztiei zuen babesagatik eskerrik beroenak helarazteko eta baita Gabon zoriontsuak eta hurrengo urtea guztientzat on-ona izan dadila opatzeko ere.

 

INORK EZIN DU DENOI LAGUNDU baina DENOK LAGUNDU DIEZAIOKEGU NORBAITI

Harreman invita  a todas las personas del Alto Deba a asistir al concierto que años tras año organizamos con la inestimable colaboración de GOIKOBALU. Pasaremos un rato agradable escuchando las canciones que con tanta ilusión las preparan y con tanto cariño interpretan para todas/os nosotras/os. Actuarán los distintos Grupos de Goikobalu.

 

Tendrá lugar el día  17 de Diciembre (Viernes) a las 8 de la tarde en la

Iglesia San Francisco

 

OS ESPERAMOS

 

Este concierto es el colofón de todas las actividades que HARREMAN ha desarrollado durante el 2016: Proyecto en Mozambique en colaboración con Mundukide, Proyecto Ankur (orfanato de 220 niñas en la India), Charlas informativas, Elkartasun Eguna, Apadrinamientos de 60 niñas/os de familias pobres de solemnidad en India, colaboración con La Asociación Lírica Izaskun Murgía y artistas del Alto Deba en un sorteo solidario de obras de arte y cestas con productos locales donados por Ereindajan y del Comercio Justo. Harreman tiene como fin la creación de oportunidades para una vida digna y participación muy activa en el Comercio Justo, que sigue funcionando con voluntarias/os. Son muchas las personas que se han apuntado, siendo un ejemplo de solidaridad y compromiso.

 

Desde HARREMAN aprovechamos esta ocasión para transmitir a todas las personas que nos apoyan nuestro más sincero agradecimiento, por el apoyo que nos habéis dado y también desearos una Felices Navidades y que el año próximo sea bueno para todos.

 

NADIE PUEDE AYUDAR A TODOS pero TODOS PODEMOS AYUDAR A ALGUIENimg_1518-1200

Advertisements