Arrasaten siriarrei laguntzeko kanpainak lau produktu jasoko ditu:
Haurtxoak eramateko motxilak
Muletak
Mantak
Lo egiteko sakuak
Objektu horiek Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio elkartearen bitartez banatuko dute. Oinarrizko produktuen bilketa zapatu honetan hasiko da (martxoak 19) eta apirilaren 12an bukatuko da. Oinarrizko produktuak jasoko dira:
– Harreman Dendan (Hiper Eroskiko eraikinean): martxoaren 19an eta 26an, eta apirilaren 2an eta 9an. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
– Harreman elkartearen egoitzan (Ferrerias 40, behea): martxoaren 22an eta 29an, eta apirilaren 5ean eta 12an, arratsaldeko 18:30etik 20:30era.
Era berean, arrasatearrek ere laguntza ekonomikoa eman dezakete. Laguntza hau Medicos SIn Fronterasen bitartez banatuko da. Baita ere laguntza ekonomikoa eman ahalko da:
– Laboral Kutxan: ES08 3035 0001 53 0010132964
– Kutxabanken: ES26 2095 5055 50 9115887960
– La Caixan: ES67 2100 1972 03 0200112601
– Caja Ruralen: ES83 3008 0253 49 2793534526