Ukrainako inbasioak eragindako egoeraren larritasuna ikusita, Arrasateko Udalak, herriko hainbat erakunde eta elkarterekin batera, adostu du elkarrekin eta koordinatuta lan egitea gerrako biktimei laguntza emateko abian jar daitezkeen ekimenetan.
Horretarako, koordinazio-mahai bat eratu da, eta bertan, Udalaz gain, KARITAK, GURUTZE GORRIA, HARREMAN eta AITA MENNI ospitaleak parte hartzen dute. Hurrengo bileratik aurrera, abian den espezietako laguntza biltzen ari diren elkarteen ordezkariak ere sartuko dira (IMME, EKIN EMAKUMEAK, AMS, AMERIKA ELKARTEA eta GOYENECHE FUNDAZIOA).
Ukrainania-Euskadi elkarte soziokulturalak eskatuta materiala biltzen ari dira Udaleko Gizarte Zerbitzuen ondoko lokalean.
Ekarpen ekonomikoak egiteko kontu korronteak honakoak dira:
HARREMAN:
Laboral Kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981
