Elkartasun eguna ekainaren 8an ospatuko da Arrasaten, Seber Altube plazan. Elkartasun eguna, se celebrará el 8 de junio en la plaza de Sebero Altube.

kartelaElkartasun eguna ekainaren 8an ospatuko da Seber Altube plazan

Aurten Elkartasun Egunaren hogeita bat urteurrena ospatzen da, Arrasateko GKEek
antolatuta. Urteroko ekitaldi hau Arrasateko herriarekin elkargune bihurtu da, herrialde
pobretuenen arazoak ezagutu eta aurre egiteko.

Testua, argazkiak eta kartela: GKE. 2019ko ekainak 2, igandea

Aurreko urteetan bezala, hainbat jarduerek osatuko dute ELKARTASUN EGUNEKO

Bereziki nabarmendu nahi dugu IBAI-ARTE elkartearen laguntza, urtez urte tonbola bideragarri egiteko ematen duen babesa. Aurten tonbola indartuta egongo da, elkarteak berak eman dituen aparteko opariekin. Eskerrik asko IBAI-ARTEko saltoki guztiei, izan ere, horiek gabe ez litzateke posible izango.

Tonbolarekin ateratako dirua Mumbaiko (India) Ankur umezurztegira bideratzen da. Ankur umezurztegia Santa Anaren Karitateko Aizpek zuzentzen dute eta kale gorrian bizi izan diren 200 neskekin lan handia egiten dute lehen mailako arreta eskainiaz lehenengo eta behin eta gero bizitza duina eta etorkizun itxaropentsua izan dezaten. Izan ere, hezkuntza sendoa eta ikasketak jasotzen dituzte, lanpostu bat eta bizitza duina lor dezaten.

20:30etan, EROSKI BIDAIAK babesten duen sari berezia zozkatuko da, tonbola erakargarriagoa izan dadin. Saria : “IHES EGIN BI EGUNEZ” izango da, bi lagunendako gaua eta gosaria.

Arrasatear guztiok gonbidatuta zaudete ekintzetan parte hartzera, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen laguntza eta elkartasun guztiagatik. BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO.