Concierto solidario de “Goikobalu”, organizado por “Harreman”.Harremanek kontzertu solidarioa antolatu du Goikobaluren emanaldiarekin.

Viernes 25 de febrero a las 8 de la tarde en la Parroquia San Juan Bautista de Arrasate

otsailaren 25ean (ostirala) izango da, arratsaldeko 8etan, San Joan Bataiatzailearen Parrokian.

Lau abesbatzek hartuko dute parte: Goikobalu, Goikobalu Txiki, Izartxoak eta AGA (Arrasateko Gazte Abesbatza). Kontzertu hau ere arreta handiz prestatu dute, beren errepertorioko onena emateko.

Kontzertuak helburu argi bat du, Harremanek azaldu duen bezala: “Era guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten planetako zonalde desberdinetako pertsonen egoera ezagutzea eta haiei laguntzea”.

Horregatik, Harreman GKEak eskerrak eman nahi dizkie “Goikobalu osatzen duten kide guztiei, egiten duten ekarpen guztiagatik. MILA ESKER DENOI!!!!”.

Era berean, arrasatear guztiak gonbidatzen dituzte “egun horretan abesbatza zoragarri hauek entzutera eta egiten duten ahalegina baloratzera, minutu batzuetako musikaz goza dezagun”.

Kontzertu honen bidez, HARREMANek “pertsona eta erakundeei ezagutzera eman nahi dizkizuegu pertsona askori etorkizun duina izateko laguntzen dioten urte asko daramatzaten proiektuak, ANKUR-Indiakoa eta MOZANBIKEkoa,
proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte har dezazuen”.

Azpimarratu duen bezala, “bildutako diru guztia proiektu hauetara doala oso-osorik: Mozambiken, Mundukideren eskutik, nekazariekin batera lan egiten dugu, nekazaritza-ekoizpena handitu eta areagotu dezaten, horrela, haien bizi-
kalitatea hobetuz. Proiektuaren koordinatzaileak gogorarazten digu aurrera egiteko lanean ari direla, baina oraindik miseriatik pobreziarako bidean”.

Indiako Ankur harrera-etxean, “familia oso pobreetako 200 haur baino gehiago artatzen dira, etorkizun duina izan dezaten elikadura bermatuz lehenengo eta prestakuntza emanez. Bertako zuzendariak gogorarazi digu “inork ezin diela guztiei lagundu, baina denok norbait lagun diezaiokegula””.

Bi proiektuetan “COVID pandemia larriagotzen ari da bizirik dirauten egoera zaurgarria. “Jasotzen dugun laguntza gure helburuekin jarraitzera animatzen gaitu: pertsona behartsuenei laguntzeko jarduerak landuz eta antolatuz””.

Era berean, nabarmendu gura ditu HARREMAN GKEan “konfiantza jarri duten kolaboratzaile guztiei, bildutako dirua zuzenean proiektuetara doala, bitartekorik ez dagoelako eta egitura-gasturik ere ez dagoelako. Proiektuekin konprometitutako Harreman-eko kideak boluntarioak dira, pertsona guztientzat mundu justuagoa, iraunkorragoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko beste asmorik gabe.

MILA ESKER!!!!! ZUEN ZAIN GAUDE”

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s